XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SEXUA, GEZURRAK ETA HARI TELEFONIKOAK

Hego Euskal Herriko egunkarietan gero eta gehiago agertzen dira.

Telefono erotikoak dira.

Hari beroak.

Ipar Euskal Herrian aspaldiko kontua badira ere, Hegoaldean fenomeno nahikoa berria da.

Estatu Batuetan fantasia telefonoak milioika dolar mugitzen ditu.

Gorputza saldu beharrean euren ahotsa, hitzak saltzen dituzten emakumeak Euskal Herrira heldu dira.

ELKAR hizketa erotiko ahaztezinak.

Zure fantasia guztiak askatzea nahi baduzu, dei nazazu.

Plazerraren telefonoa, fantasia erotikoak gustatzen bazaizkizu, deitu.

Susana eta bere lagunak.

Sexu X telefonoa.

Sexuaren telefonoa.

Istorioa bakoitzeko telefono bat

- Kaixo. Elkar hizketa erotiko bat eduki nahi nuke.

- Emakumeentzat ez dugu zerbitzurik.

Gizonentzat bakarrik.

- Nola ezetz? Zergatik?

- Ez dakit.

Galdetu iraniarrei, eurek dira negozioaren jabeak.

Ni soldatapeko bat besterik ez naiz, datu basearen ardura baino ez dut.

- Datu base bat? Zertarako?

- Negozioaren bazkide bat banku baten jabea denez, Estatu espainiarreko edozein bankurako sarrera dugu.

Veronicak party line batean lan egiten du, eta esan digunez, zerbitzu telefoniko honen prezioa 4.000 pezeta ingurukoa (200 bat libera) da.

Zerbitzu telefoniko hauek heldu berriak dira Hego Euskal Herrira, nahiz eta Veronikak esan: putetxeak bezain zaharra da, baina HIESa dela eta arrakasta handia lortu dugu.

- HIESagatik?

- Ez dakit horregatik den ala jendea burutik jota dagoelako.

- Eta bertan lan egiten duten neskak, nolakoak dira?

- Denak oso politak.

Gehienak modeloak dira.

- Eta horrelako elkar hizketak egiteko zer jakin behar da?

- Neska hauek profesionalak dira, ikastaro berezi batzuk egin dituzte Lyonen.

Txartelaren zenbakia emanez edo trasferentzia bat eginez, diru kopurua klabe pertsonal bihurtzen da.

Hau da, pertsona bakoitzari diru kopuru desberdina kobratzen diote.

Gure klabea BPA 3.960 da, eta kobratutako diru kopurua 3.960 pezetakoa.

Oraingoz, gizonezkoak dira zerbitzu hau eskuratzeko ahalmena duten bakarrak, baina Veronikak esan digunez, emakumeentzat beste zerbitzu bat eratuko dugu laister.

Hamabi orduz, Veronica eta bere lagunek ehundaka dei jasotzen dituzte.

- Kaixo, Susana naiz.

Sexy Susana.

Eta neri gertatutako esperientzia bat kontatuko dizut (...).

Sauna batean nengoen.

Berotasunak eta lurrunak nere gorputza esnatu zuten (...).

Hot lines edo linea beroak telefono erotiko hauen beste espezialitate bat dira.

Telefono desberdinek, 24 orduz, istorio desberdinak eskaintzen dituzte.

903 aurrizkiarekin hasten diren hauek, ez dira oso errentagarriak, Telefonikak oso portzentaia txikia ematen dizu dei bakoitzeko, eta behar duzun ekipoak 50 milioi pezeta inguru balio ditu azaldu digu Veronicak.

Askotan antzerkia egiten dugu telefonoz, baina beste batzuetan bezeroek kilikatzen naute. AIDA